lunes, 31 de agosto de 2009

Kangaroo Hoppet 09

Pasa den larunbatean jokatu zen Kangaroo Hoppet lasterketa, munduaren beste aldeko Worldloppeteko froga. 1.200 partaide izan ziren Falls Creekeko eski gunean. Eguraldi txarra, bideoan ikusi dezakezuen bezala. Euriak eta haizeak ibilbidea murriztera bultzatu zituen antolatzaileak eta ohizko 42 kmak, 25 izan ziren aurtengo lasterketan. Irabazleak australiar bat mutiletan eta zeelandaberritar bat nesketan. Hemen ikusi ditzakezue bideo batzuk, lasterketaren laburpen bat eta irabazleekin eta hainbat partaideekin elkarrizketaren bat ere. (bideoak handigoak ikusteko snow.tv ra joan eta bideoa bilatu ondoren, izena eta pasahitza eskatzen duen lekuan “cvcfondo” eta “urgull” jarri, ba daude bideo askoz gehiago).

No hay comentarios:

Publicar un comentario