martes, 10 de noviembre de 2009

Arditurriko III Rolleski lasterketa


Berandu xamar ba da ere, azkenean lortu ditugu Arditurriko lasterketaren sailkapenak eta hor doaz Josuren kronikatxoa eta Juanjoren argazkiak:

Duela bi aste buru, hirugarren urtez, Oiartzungo bidegorrian aurtengo Rolleski Ligaren azken lasterketa ospatu zen arratsalde eguzkitsu batean. Eguerdiko hiruak eta erdietan Urdaburuko Mendizale Elkarteak jarri zuen hitzordua Mamuteko aparkalekuan dortsalen banaketa egiteko. Arratsaldeko 4etan eman zitzaion irteera emakume eta gizon nagusien lasterketari eta bost minutu beranduago gazteenari, bidearen erdikaldean hasiko zirelarik.

Lasterketa laua zen ia 5km-tan, eta azken 2 kilometroak malda gora xuabean, tunelak zeharkatuz. Nagusien lasterketa hasiera hasieratik apurtu zen hainbat taldetxotan; horrela nafar guztiek hartu zituzten lehenengo 6 postuak Uzturreko Iosebarekin batera. Ondorengo taldetxoan beste hiru partehartzaile geratu ziren, besteak beste geure taldeko Xabier Gardeazabal. Handik aurrera gainontzekoak iristen hasi ginen denbora gutxiko tartea utziaz bakoitzaren artean. Irabazlea oraingo honetan Ioseba Rojo (Uzturre) tolosarra izan zen, nahiz eta Iñigo Macías (Uharte) nafarrak bukaera arte aguantatu ahal izan, Javier Ortiz (Uharte) izan zen
hirugarrena.

Emakumeei dagokionez, hemen ere Uhartekoak jaun da jabe, eta lehen bi postuak haiengandik izan ziren hartuak, (Haizea Etxeberria eta Olaia Goñi) eta hirugarren Lurdes Irazusta (Uzturre) iritxi zen.

Lehentxoago esan bezala, gazteak bidearen erditik atera ziren eta hemen ere ez zen sorpresa handirik egon, lehen bi postuak Uharteko Xabi Macías eta Ibai Larregirenak izan ziren, baina hirugarren postua, gure taldeko Mikel Sarasolak lortu zuen, CVC-koak borroka zaleak garela erakutsiaz. Horren adierazpen nagusia Leire Gardeazabalek (CVC) lortutako hirugarren postua, nahiz eta hirugarren eta azkenekoa izan, hirurak hamar segunduren buruan sartu baitziren (Henar Etxeberria eta Josune Labiano, biak Uhartekoak).

Lasterketa bukatu ondoren Errenderiko Urdaburu Mendizale Elkartera joan ginen bertan baitzen sari banaketa eta nola ez, merienda ederra.

Besterik gabe adiskideok, espero dut datorren kronika txuria izatea!

Josu

2 comentarios:

  1. Liga bukatuta, hausnarketa txikia egin nahi izan dugu Esqui de Fondo blogean, txapelketaren etorkizunari buruz.

    zuen iritzien zai!!
    http://esquidefondo.wordpress.com

    ResponderEliminar