martes, 30 de marzo de 2010

Euskaldunak Espainiako Txapelketan

Pasa diren Espainiako txapelketen kronikaren zain, Xabi G.ren eskutik eta gure taldeari begira, gaur euskaldunen partaidetza ikusiko dugu bertan. Azken urte hauetan goi mailako iraupen eskian protagonismo nagusia eman diote zenbait eskiatzaileek, bere lan bikainarekin euskal eskiari (zehatzak izateko, gipuzkoar eskiari). Eta hori instituzioen azpiegiturak momenturik larrienean daudenean kirol hau babestu eta bultzatzeko. Eskiatzaile horiek guztiak gazteak direla eta, etorkizun itxaropentsua ikusten diegu alde horretatik. Horien atzetik zer etorriko den beste kontu bat da.
Espainiako 2010eko txapelketan CVCko sei eskiatzaileek hartu dute parte: Xabi Del Val, Xabi Gardeazabal, Javi Vecino, Mikel Sarasola, Manu Elorza eta Jokin Sarasola; Uzturreko bostek: Lourdes Irazusta, Joseba Rojo, Imanol Rojo, Xabi Saizar eta Manex Begiristain; Irungoko hiruk: Iñigo Guibert, Jose Manuel Cecilia eta Maialen López; Urdaburukoa, bakarra (baino balio handikoa): Txomin Eskarmendi. Guztira 15 ordezkari, guztiek, bakoitza bere mailan, lan txukuna eginez.
Dominak ere jaso dituzte, horrela Espainiako hiru txapeldun izan dira: Lourdes Irazusta (Master I) klasiko eta skatingen, Iñigo Guibert (Master II), klasiko eta skatingen eta Imanol Rojo (Junior II) baita klasiko eta skatingen; Zilarrezko dominak: Maialen López, Imanol eta Joseba Rojo helduen erreleboan, Maialen (Junior I) kasiko eta skatingen, Joseba (Senior) klasikoan eta Jose Manuel Cecilia (Master II) klasikoan. Brontzezko dominak: Manex Begiristain, Mikel Sarasola eta Jokin Sarasola umeen erreleboan, Jose Manuel Cecilia (Master II) skatingen eta Manu Elorza (Infantil I) skatingen. Guztira 18 domina: 6 urrezkoak, 7 zilarrezkoak eta 5 brontzezkoak.
¡Zorionak partaide guztiei!

1 comentario: