sábado, 15 de mayo de 2010

Denboraldi bukaerako afaria

Atzo ospatu genuen CVC Elkarteko fondoko taldearen urteroko afaria Izurunen. 2009-10 denboraldiko hainbat lasterketa eta entrenamenduetan ateratako irudien proiekzio bat ikusi ondoren, Donostia Trofeoan egin ziren argazkien artean lehiaketaren epaile bezala egitea tokatu zitzaigun guztioi (horren berri emango dugu aurrerago).

Afaldu ondoren 2010eko sariak banandu ziren, aurten “Galleta Saria” Javi Vecinok irabazi du Manex Garairekin borroka estuan. Erori, edozein erori daiteke, baino horrelako dotoretasunarekin jasotako muturrekoak ez dira maiz ikusten. “Peineta Saria” aspalditik bereganatu zuten Juanjo Del Val eta Manu Vecinok, naiz eta kasu honetan ere izan zen eztabaidaren bat epaileen artean. Honek CVCek antolatutako argizari ikastaroan jasotako ikasgaien probetxua saritzen du.

Azkenik, naiz eta horretarako saririk ez genuen prestatu, benetan merezi izan zuten gure sukaldari eta gozogileek, Patxi Sarasola, Esti Camarero, Esti Artolozaga eta Xabi Irizarrek.

Bukatzeko, eta gauzari ofizialtasun ukitu bat emateko, Txema Garaik hitzaldi polit bat egin zuen ere CVCren zuzendaritzaren izenean, guztiok egindako lana eskertuz. Guk ere gustura jaso genituen bere hitzak eta hauen bitartez erakutsitako babesa eta laguntza klubaren aldetik.

Orain, denboraldi berriari (2010/11) irteera emateko garaia da Rolleski Ligarekin, poliki poliki, presarik gabe gozatuz, gure gorputzak berriro prestatuz, proiektu eta ilusioak berrituz datorren negurako. Denbora ba dago, bitartean udaraz gozatzen saiatuko gara (eta, gutxi batzuk, musean benetan ikasteko aprobetxatu dezakete).

No hay comentarios:

Publicar un comentario