viernes, 27 de agosto de 2010

Urbasan aste buru pasa



Aurreko asteburua 21 eta 22 Urbasan pasa genuen rolleski egiten Rafa, Xabi, Mikel, Jokin, Xabi G, Manu, Manex eta Leirek. Bi egun oso eguzkitsuak eta beroak izan ziren, baina ala eta guztiz ere, larunbat goizean rollerrak jarri eta teknika lantzen hasi genuen eguna. Bazkaldu baino lehenago, Rafa, Mikel eta Xabi Gardeazabalek bidearen bukaeraraino joan ziren 21 km eginez, besteak aldiz, 14 km-rekin konformatu ginen. Bazkalorduan, Manexek bere bi errekor hautsi zituen: lehena 5 minutu baino gehiagoz ixilik egon zelarik eta bigarrena (errazagoa, esfortzu fisikoa baitzen), flexio geldikorra egiten gehien iraun zuena izan zen.
Bazkaldu eta gero, teknika hobetzeko intentzioarekin, grabatu egin ziguten. Bukatutakoan, arratsaldeko zazpiak aldera, Urbasako portua igotzen hasi ginen. Bi Xabik eta Rafak 8 km inguru igo zituzten klasiko eran, aldiz, gazteak haien erdia, 4 km.
Afalorduan ordu erdi baino gehiago eserita itxoiten egon eta gero, azkenean afaltzea lortu genuen.
Igande goizean, aurreko egunean grabatu ez genuen teknika, grabatzen bukatu genuen. Arratsaldean Manu, Manex eta Jokin rollerrak jantzita zituztela, baloiarekin jolasean ibili ziren, aldiz, besteak, skating praktikatzera abiatu ginen. Eguna ondo bukatzeko, Xabi Gardeazabalek lurra jan zuen, kokotsa minduz. Bi puntu jarri behar izan zizkioten Lizarrako ospitalean.
Hemen dauzkazue bertan ateratako argazki batzuk.
Leire Gardeazabal

No hay comentarios:

Publicar un comentario