miércoles, 19 de enero de 2011

Segurtasuna elurretan

Eski guneen arrastoen segurtasunetik ateratzen garenean gure eskiekin leku basati, edo ez hain basatietatik ibiltzera, zein arrisku onartu ditzakegun gogorarazi beharrik ez dago. Edo bai?

Horien artean eta leku malkarretan gabiltzanean, elur jauziena ez da txantxetan hartzeko modukoa. Berdin da mendiko eskiekin, backcountry deritzaten eskiekin edota iraupen eski arruntekin. Gauza ez da materiala, ingurua baizik. Somporten ibiltzen zaretenek ezagutuko dituzue ziurrenik, Aspeko bailarara jaisten garenean eskuinera gelditzen den mendi isurialdean maiz gertatzen diren elur jauziak, ba dago horietako bat, benetan beldurgarria, ez zabalegia baino luzea, goitik behera errepideraino elur koskor eta harriak botatzen dituena. Aurreko denboraldian errepidea moztuta eduki zuena hainbat asteetan (Bruno eta bere lankideek Somporteko tuneletik igo behar izaten ziren). Elur jauzi horrek zeharkatzen duen basoa parkingetik gertu dago eta bertatik, edozein goiz eguzkitsuan, elur erraketa batzuk alokatu ondoren, pasio labur bat tentazio eta atsegin bat izan daiteke, baina elurraren egoeraren arabehera, tranpa arriskutsua ere bai.

Horrelakoak saihesteko eta gustuko ba dugu pistaz kanpo ibiltzea gure eskiekin, derrigorrezkoa da heziketa zuzenez eta tresna egokiez hornituta joatea. Bere kideentzat eskaintza hori eskuratzea da mendi taldeen lanetako bat. CVC Elkarteak egun hauetan antolatu duen ikastaroa bezalakoak, Martin Elorza mendi gidaria eta klubeko bazkide denak zuzenduta. Hemen ikusi dezakezue Begoña del Tesok Diario Vascon berarekin egindako elkarrizketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario