lunes, 7 de marzo de 2011

Astebukaera txoroa. Trace Aspoise Somporten

Imanol eta Cazaux borrokan.
Oraingo denboraldi arraro honetan denetarik bizi izan degu; lasterketak bertan behera utzi behar izan dira askotan, baina besteetan ordea, lasterketa bat ez izateaz gain, bizpa hiru izan dira egun berean ospatu direnak astebukaera honetantxe bezala.

Inauteri astebukaera zela ez ahazteko, hainbat mozorro ikusi ziren Somporten eski gainean, hauen artean  errespetuko apaiz bat ere, bere seriotasuna ikusita gotzaina gutxienez izango zen hau.

Inauteriak Somporten.

Dakigunez, gaur lau lasterketa ezberdin ospatu dira Pirinioan edota gure egutegiaren barruan zeudenen artean gutxienez. Candanchuco biatloia, Belagua Uharteko martxa, Benaskeko beste lasterketa bat eta azkenik Somporteko estazioan Trace Aspoice. CVCko lasterkariak Trace Aspoisen egon gera, Xabier Del Val izan ezik, gaurkoan biatloiko 20km-ko txanda baitzuen, txukun aritu delarik bertan.

Gainontzekoak, beraz, Somporten bildu gera goizeko 9ak aldera lasterketan parte hartzeko. Gaur goizekoa egun eguzkitsua izan da benetan, udaberrian dauden horietako baten modukoa baina zorionez eta beste behin, pistak ezin hobe zeuden zapalduak. Aurreko egunetako elurteei esker, ia distantzia guztiak berean mantendu egin dira, nagusiena izan ezik (29km-tik 23ra jaitsi baitute).

Lehentxeago, esan bezela, inguruko partaide guztiak hiru lasterketetan banatu gera, eta hori horrela lasterketa bakoitzeko partaide kopurua jaitsi egin da zalantzarik gabe. Somporten lehenengoa haurren lasterketa izan  da, bi zirkuitu horiz osaturik. Bertan izan degu taldeko gazteena, Jokin Sarasola, eta lasterketa oso on bat egin ondoren, bigarren postuan iritsi ahal izan da.

Sailkapen nagusiei dagokionez, gaurkoan gizonezko zein emakumezkoek 23 kilometro egin behar izan dituzte, eta tamalez, gaurkoan ez dugu emakumerik izan lasterketa luzean. Gizonezkoetan lehen sailaktua Baptiste Cazaux Arrensdarra izan degu, Montaignards Argelesiens taldekoa eta handik gutxira Uzturreko Imanol Rojo tolosarra iritsi da burruka bizi baten ondoren garaitua izan delarik. Podiuma isten Jon Erguin izan degu, Uztargikoa ongi dabilela adierazi du, antza denez neguko triatloiko Munduko Txapelketa prestatzen ari baita.

Gureei dagokionez, lasterketa luzean Josu Erkizia izan degu aurreko horiengandik lehena, 5º postuan hain zuzen, lehenengoaren 6 minutura eta ondoren datorren Euskadiko Erreleboen Txapelketan parte hartuko duten CVC b taldeko partaideak iritsi dira orden honetan: Luis Ibergailartu, Rafa Elorza eta Patxi Sarasola. Manu Vecino ere hantxe izan degu bere humorearekin gora eta behera.

Taldeko beteranoak.
Taldeko gazteenak fin ibili dira gaurkoan ere eta haien artean postu txukuna Mikel Ibergallartu eta Mikel Sarasolak lortu dutena, hirugarrena bihentzat hain zuzen. Gertu iritsi da Manu Elorza ere 6º postuan.

Sailkapenak hemen ikusi ditzakezue eta hemen Estiren argazkiak.

Azkenik zorionik beroenak eta eskerrik handienak jaso ditzatela gaur animatzen egon diren horiek, taldeko gaztetxoen ama horiek gehien bat, eta ezin ahaztu ere, Anne Elorza, ondorengo argazkien egileari ere zorionak ematea!

Josuerki

No hay comentarios:

Publicar un comentario