miércoles, 20 de abril de 2011

Tolosa-Norvegia, 100 urteko zirkulua borobilduz

Argazkiaren jatorria: Diario Vasco
Ehun urteko zirkulua borobilduz, negu honetan Norvegian gertatutako topaketa honen zurrumurruak Xanti Saizarren bitartez iritsi zitzaizkidan, gero, Josu Iztuetak berak kontatu zidan nola gertatu zen. Xantiri esan nion: Tolosako egunkarietan zer edo zer azaltzen ba da, hots egin! Eta esandakoa betez, atzo jaso nuen Xantiren oharra.

Hemen daukazue Tolosako Diario Vasco egunkariaren edizioan azaldutako kronika Tolosako eskiatzaile eta MUSTAD fabrikako langile haien iloben arteko topaketaren berri emanez. Dirudienez, Francisco Tudurik bere “Cuando el esquí comienza” liburuan aipatzen dituen sarietan eskiatzaile norvegiarrek jasotako domina historikoak lekuko izan ziren.

Benetan polita Gustav Aas, Aimond Enebok eta Hafdan Tollerud eskiatzaile norvegiarrak beraien herrialdetik hain urruti ereindako hazien fruitua, belaunaldi batzuk geroago, Ioseba Rojo eskiatzaile tolosarraren Osloko munduko txapelketako partaidetzan gauzatzea, esan bezala, zirkulua borobilduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario