domingo, 21 de octubre de 2012

Arratsalde euritsua Hernialden


Beste urte batez, atzo ospatu zen Hernialdeko igoera arratsalde oso euritsu batean. Arratsaldeko hiruak aldera elkartu ginen Tolosan, eta bertan jaso genuen antolatzaileen erabakia, hain zuzen lasterketa moztu eta tuneletik hasiko zenarena, erabaki egokia ziurrenik. Beroketa egin ondoren, arratsaldeko lauetan hasi zen lasterketa, skatingeko lasterkariak hasi zirelarik. Ondoren klasikokoak atera ziren, 5 minutu beranduago. 



Lurra oso irristakorra egon arren, berehala aldendu ziren Rojotar anaiak (biak Uzturrekoak)  besteengandik eta haien martxa hartu zuten goraino. Bukaeran, azkenengo metroetan erabaki zuten bi anaiek garaipena, Ioseba izan zelarik garaile. Zertxobait atzeratuago, ni iritsi nintzen, minutu eta erdi ingurura eta handik bi minutura agertu ziren Uharteko Xabi Macías eta Xabi del val, azken honen lasterketa txukuna goraipatu behar delarik.



Gaztetxoenen artean, taldekoak behetik hasi ziren dagoeneko, oraingoan Manu Elorza eta Manex Garayek skating era probatu nahi izan zutelako. Txukuna bi hauen papera, piskanaka indarra hartzen ari direla adierazi zuten!



Nesketan, skatingean parte hartzea nahiko urria izan zen arren, Uharteko neskek lortu zituzten lehenengo postuak, Uxue Loizuk eta Haizea Etxeberriak. Klasikoko lasterketan ordea, beste behin garaipena Urdaburuko Txomin eskarmendirena izan zen eta Oier Goñi (uharte) eta Beñat Irizarrek  (ANEC) osatu zuten podiuma. Nesketan ordea, txapelduna Ane Gorostegi izan zen, bere forma puntu bikain horren erakusle gisa eta atzean Araneko Lydya Iglesias eta Maialen López izan ziren. Gaztetxoenen lasterketan Jokin Sarasolak hirugarren postua lortu zuen, lasterketa polita Jokinena.




Beste behin, gogorarazi beharra dago Alpino Uzturre elkarteak lasterketa honen antolaketarekin duen harrakasta, zerbaitengatik izango da ba! Aurtengo ekitaldian, 90 parte hartzaile zituen izen emanda, baina eguraldia izan zela eta, 76 lagunek lortu zuten gora iristea, errekorra hala ere. Zorionak eta hala izan dadila urte askotarako!


Ahaztu gabe, datorren larunbatean Ligako azken lasterketa ospatuko da Oiartzungo bidegorrian, Urdaburuk antolatua eta klubetik bertara gerturatzeko gomendio eginten dizuegu, lasterketa oso polita baita. 

Ahaztu gabe, sarreran jarritako argazkiak Iñigo Oyarzabalen sortatik atera ditugu: Argazkiak

Josuerki


No hay comentarios:

Publicar un comentario